https://www.youtube.com/watch?v=riHNfrjv7uY

Atxarte osatzen

Kanteraren berreskuratze plana

Atxarteko harrobiak berreskuratzeko eta balioan jartzeko prozesua martxan da. Urkiolako Parke Naturalaren bihotzean kokatutako espazio hau, iragan industrialetik etorkizun jasangarri baterantz eraldatzeko aukera paregabea da.

Helburua ez da soilik paisaia eta ingurunea lehengoratzea, baizik eta herritarrekin batera Atxarteren etorkizuna definitzea: erabilera sozial bateragarriak, ondarearen aitortza eta natura- eta kultura-balioen sustapena uztartuz.

Proiektu hau guztion artean eraikiko dugu, parte-hartze ireki eta gardenean oinarrituta.

atxarte-osatzen

Inkesta bete

Zure iritzia funtsezkoa da Atxarteren etorkizuna erabakitzeko. Eraiki dezagun elkarrekin Atxarteren etorkizuna.

Bideoforuma

Gure ikerketa-taldeak Atxarteko harrobien inguruan abian duen partaidetza-prozesuaren mugarri nagusia izango da ekitaldi hau. Gure helburuak hiru dira: lehenik, guk geuk ekoitzitako dokumentala estreinatzea proiektua ezagutzera emateko; bigarrenik, hausnarketa sustatzea saolasaldi baten bidez, adituen eta herritarren arteko elkarrizketa zuzena ahalbidetuz; eta azkenik, Atxarteko birnaturalizazioari buruzko inkesta herritarrei aurkeztea eta ofizialki martxan jartzea, euren iritzi eta ekarpenak jasotzen hasteko.

Eguna  Martxoak 12

Ordua  19:00

Lekua Errota Kultur Etxea (Abadiño)

martxoak 12

Mahaingurua

Durangon antolatuko dugun saio honekin, gure ikerketa-taldeak abian duen partaidetza-prozesua eskualde osora zabaltzea eta irekitzea lortu nahi dugu. Helburu nagusiak hiru dira: lehenik, Atxarteko harrobiei buruzko gure dokumentala berriro proiektatzea informazioa Durangaldeko herritar gehiagorengana irits dadin; bigarrenik, mahai-inguru bat egitea hainbat profiletako adituekin, gaiari ikuspegi zabalago eta anitzago batetik heltzeko; eta azkenik, eskualdeko hausnarketa kolektiboa sustatzea, birnaturalizazio prozesua ez dadin herri bakar batera mugatu eta Durangalde osoko eragile zein bizilagunen ahotsa barne hartu dezan.

Eguna  Apirilak 29

Ordua 19:00

Lekua San Agustin Kulturgunea (Durango)

Durangoko mahaingurua (apirilak 29)

Tailerra herritarrekin

Maiatzean egingo dugun tailer parte-hartzaile honen bidez, herritarrak prozesuaren erdigunean jarri nahi ditugu dinamika aktiboen bitartez, saioari hasiera emateko artista batek Atxarteri buruz berariaz sortu duen artelan bat erabiliz giroa pizteko eta inspirazio gisa. Gure helburu nagusiak hiru dira: lehenik, Atxarteko harrobiak birturalizatzeko diseinatu diren aukera desberdinak aurkeztea; bigarrenik, herritarren ahotsari bide emanez, proposamen bakoitzak duen babes maila neurtzea eta aztertzea; eta azkenik, alternatiba horien aurrean egon daitezkeen erresistentzia edo kezkak identifikatzea, konponbide adostuak eraikitzeko.

Eguna Maiatzak 28

Ordua 18:00etatik 20:30etara.

Lekua Abadiñoko probalekuan

maiatzak 28

Bigarren tailerra eskoletan

Eskolan egingo dugun bigarren tailer honen bidez, ikasle eta gazteak partaidetza-prozesuaren erdigunean jarri nahi ditugu, artista batek Atxarteri buruz sortu duen eskultura dinamika ardatz gisa erabiliz. Gure helburu nagusiak hiru dira: lehenik, sormenetik eta artelanetik abiatuta, Atxarteko harrobien inguruko hausnarketa piztea; bigarrenik, eskultura horren inguruko dinamika parte-hartzailearen bidez, ingurunea birnaturalizatzeko prozesua eta aukera desberdinak lantzea; eta azkenik, belaunaldi berrien ikuspegia eta proposamenak jasotzea, euren ahotsa funtsezkoa baita etorkizuneko proiektua diseinatzeko.

Eguna Maiatzak 25

Lekua Abadiñoko ikastetxeak

Maiatza 1
Maiatza

Txangoa Atxartera

Ekainean egingo dugun saio honen bidez, prozesua laborategitik edo geletatik zuzenean eremura eraman nahi dugu, Atxartera egingo dugun ibilbide parte hartzaile baten bitartez. Gure helburu nagusiak hiru dira: lehenik, ingurunea bertatik bertara ezagutzea eta aurreko saioetan (bideoforumean, mahai-inguruetan eta tailerretan) landutako kontzeptuak paisaian bertan kokatzea; bigarrenik, birnaturalizazio aukerak errealitatean nola gauzatuko liratekeen irudikatzea, herritarren arteko elkarrizketa eta hausnarketa kolektiboa sustatuz; eta azkenik, orain arte jasotako ekarpen guztiak eremu fisikoarekin kontrastatzea, prozesuari amaiera borobila emateko.

Eguna Ekainak 20

Ordua 10:00

Lekua Atxarte (Abadiño)

Ekainak 20
ekainak 20.1

Harpidetu gure buletinera


00_Atx_zuri
ekopol
ehu
abadino

© Atxarte.